Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolarien bi partida jokatuko dira Elorri zelaian asteburuan
2022·10·05

Intxurreko futbolarien bi partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian. Jubenil mutilek Billabonaren aurkakoa izango dute larunbatean 11:00etan. Alegiarrek 1 eta 3 irabazi zuten Lazkaon eta bigarren garaipena kateatzeko aukera izango dute. Kadeteek berriz, 2 eta 1 galdu zuten Lagun Onaken zelaian. Hamargarrenak dira eta beraien aurretik dagoen Aretxabaletaren bisita izango dute igandean 16:00etan.
Erregional mutilei dagokienean, Texas Lasartearraren aurka 4 eta 1 irabazi zuten eta bigarren postuan daude jokaturiko bi partidak irabazita. Larunbatean 16:30ean lidertzan dagoen Idizabalen aurka jokatuko dute etxetik kanpo.