Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolarien bi partida jokatuko dira larunbatean Elorri zelaian

Lehen mailako jubenilak eta ohorezko mailako kadeteak izango dira etxean ariko direnak

2023·11·23


Intxurre futbolarien bi partida jokatuko dira larunbatean Elorri zelaian. Lehen mailako jubenilek Lazkaoren aurka jokatuko dute 15:30ean. Alegiarrek bina berdindu zuten Texas liderraren aurka eta bigarren postuan daude, hirugarrenaren aurka jokatu aurretik. Ohorezko mailako kadeteek Eibarren aurkakoa izango dute egun berean 11:00etan. Iragan asteburuan 5 eta 2 galdu zuten Anaitasunaren zelaian eta sailkapeneko beheko postuetan daude.

Erregionalek Euskaldunaren zelaian jokatuko dute larunbatean 15:30ean. Idiazabalen aurka bina berdinduta, alegiarrak laugarrenak dira eta andoaindarrak seigarrenak. Gorengo mailako jubenilek lidertza defendatuko duten larunbatean 17:30ean Zestoan. Zumaiakoren aurka 3 eta 1 irabazi zuten lehen postuan dira. Azkenik, infantil neskek kopari ekingo diote igandean 11:00etan Zarautzen. Infantil mutilek bigarren amaitu dute lehen fasea.