Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolarien bi partida jokatuko dira larunbatean Elorri zelaian

Gorengo mailako jubenilak eta infantil mutilak izango dira etxean ariko direnak

2024·01·31


Intxurreko futbolarien bi partida ikusi ahal izango dira larunbatean Elorri zelaian. Gorengo mailako jubenilek Danearen aurkakoa izango dute 16:00etan. Iragan asteburuan atsedena izan zuten eta bigarren postuan daude. Infantil mutilek berriz txapeldunen faseko neurketa izango dute Soraluzeren aurka 12:00etan. Iragan asteburuan 4 eta 1 galdu zuten Aizkorri Goierriren aurka eta seigarrenak dira.

Etxetik kanpo ariko direnen inguruan, erregionalek garaipenarekin ekin zioten kopari Arrasateri 3 eta 2 irabazita. Larunbatean 18:00etan Urolaren zelaian jokatuko dute. Ohorezko mailako kadeteek bana berdindu zuten Mondragonen aurka eta larunbatean 12:30ean sailkapeneko azkena den Ilintxaren zelaian ariko dira. Azkenik, infantil neskek bina berdindu zuten etxean Mondragonen aurka kopan. Bigarrenak dira eta larunbatean 9:30ean hirugarren dagoen Lagun Onaken zelaian jokatuko dute.