Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolarien bi partida jokatuko dira larunbatean Elorri zelaian

Erregional eta kadete mailetako mutilen taldeak izango dira etxean ariko direnak

2022·11·02


Intxurreko erregional eta kadete mailetako gizonezkoen taldeek Elorri zelaian jokatuko dituzte asteburuko partidak. Erregionalek Ikasberriren aurka jokatuko dute larunbatean 15:30ean. Alegiarrek bana berdindu zuten asteburuan Urolaren zelaian. Laugarrenak dira sailkapenean hamar punturekin eta aurkaria azkena da puntu bakarrarekin. Kadete mutilek ere bana berdindu zuten Urkiren zelaian. Bederatzigarrenak dira eta laugarren dagoen Amaikak Baten bisita izango dute larunbatean 11:00etan.

Bestelakoan, jubenil mutilek seigarren garaipena lortu nahiko dute sailkapeneko azkena den Ostadarren zelaian igandean 11:45ean. Alegiarrek 2 eta 1 irabazi zioten asteburuan Danenari. Infantiletan, neskek 9 eta 3 irabazi zioten Urnietari. Bigarrenak dira eta laugarren dagoen Goierri Gorriren zelaian ariko dira larunbatean 9:00etan. Mutilek berriz bana berdindu zuten Lazkaoren kontra. Hirugarren postuan daude eta igandean 12:30ean Beasainen jokatuko dute.