Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolarien bi partida jokatuko dira larunbatean Elorri zelaian

Erregional eta infantil mutilak izango dira etxeko partidetako protagonistak

2022·11·09


Intxurreko erregional eta infantil mailetako mutilen taldeen partidak jokatuko dira larunbatean Elorri futbol zelaian. Erregionalek bigarren itzuliko lehen partida izango dute sailkapeneko hirugarrena den Lazkaoren aurka 15:30ean. Ikasberriren aurka 4 eta 0 irabazi zuten alegiarrek eta laugarren postuan daude, bi puntu gutxiagorekin. Infantil mutilek sailkapeneko azkena den Ostadarren aurkakoa izango dute egun berean 11:00etan. Beasainen bana berdindu zuten eta laugarrenak dira hauek ere.

Bestelakoan, kadete mutilek 1 eta 0 irabazi zuten Amaikak Bat taldearen aurka. Bederatzigarrenak dira eta beraiek baino hiru puntu gutxiago dituen Anaitasunaren aurka ariko dira larunbatean 15:30ean Azkoitian. Infantil neskek 1 eta 3 irabazi zuten Goierri Gorriren aurka. Bigarren daude liderrarekin berdinduta eta hirugarren dagoen Tolosaren zelaian jokatuko dute larunbatean 9:00etan. Azkenik, jubenil mutilek sailkapeneko lider jarraitzen dute Ostadarri 0 eta 6 irabazi ostean eta asteburuan atsedena izango dute.