Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolarien bi partida jokatuko dira larunbatean Elorri zelaian
2022·12·06
Intxurreko futbolarien bi partida jokatuko dira larunbatean Elorri zelaian. Iragan asteburuan atsedena izan zuten talde guztiek eta asteburu honetan itzuliko dira lehiara. Jubenil mutilek Ordiziaren aurkakoa izango dute larunbatean 15.30ean. Alegiarrak lidertzan dira eta hirugarren dagoen taldea izango dute aurkari. Ohorezko mailako kadeteek bolada onari jarraipena eman nahiko diete egun berean 11:00etan Elgoibarren aurka jokatuko duten neurketan. Intxurrekoak zazpigarren postuan daude eta hamalaugarren dagoen taldea izango dute aurkari.
Bestelakoan, laugarren dagoen erregional mailako taldeka bigarren dagoen Urnietaren zelaian jokatuko du larunbatean 16:00etan. Infantilei dagokienean, mutilek Tolosan jokatuko dute larunbatean 9:30ean. Alegiarrak bosgarrenak dira eta beraien atzetik dagoen taldearen aurkakoa izango dute. Neskek Aiztondoren zelaian jokatuko dute egun berean 18:00etan. Hirugarren daude Intxurrekoak eta aurkaria zortzigarren.