Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolarien bi partida jokatuko dira larunbatean Elorri zelaian

Jubenil eta kadete mailetako gizonezkoen taldeak izango dira etxean ariko direnak

2023·02·22


Intxurreko futbolarien bi partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian. Ohorezko mailako kadeteek Zumaiako liderraren bisita izango dute larunbatean 11:00etan. Alegiarrak seigarren daude. Jubenilek berriz, igoera faseko partida izango dute Antigua Luberriren aurka larunbatean 15:30ean. Alegiarrak bigarrenak dira eta aurkaria hirugarren dago.

Etxetik kanpo ariko direnen inguruan, hirurek kopako partidak izango dituzte. Laugarren dagoen erregional mutilen taldeak, seigarren dagoen Allerruren zelaian jokatuko du larunbatean 15:30ean. Infantiletan, mutilek Tolosan jokatuko dute larunbatean 9:00etan eta neskek Urnietan egun berean 12:45ean