Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolarien bi partida jokatuko dira larunbatean Elorri zelaian

Jubenil eta kadete mailetako gizonezkoen taldeak izango dira lehia horietako protagonistak

2023·03·22


Intxurreko futbolariek bi partida jokatuko dituzte larunbatean Elorri zelaian. Jubenilek igoera faseko partida izango dute 15:30ean Arrupe Chaminaderen aurka. Alegiarrak lehen postuan dira Danenari 1 eta 2 irabazi ostean eta emaitza bolada onari jarraipena ematea izango dute helburu. Ohorezko mailako kadeteek berriz, Anaitasunaren aurkakoa izango dute 12:00etan. Intxurrek 2 eta 0 galdu zuen Amaikak Baten aurka azken partida eta garaipenaren bidera itzuli nahiko dute seigarren postutik gora egiteko.

Erregionalek kopako partida izango dute larunbatean 16:10ean Texas Lasartearraren zelaian. Iragan astean Beti Onari 12 eta 1 irabazi zioten alegiarrek eta beste garaipen bat lortzen ahaleginduko dira. Infantiletan, bi taldeek kopako neurketak izango dituzte, Lazkaoren aurka bana berdindu ostean, mutilek Billabonan jokatuko dute larunbatean 9:00etan eta neskek Usurbilen izango dute hitzordua egun eta ordu berean, Aiztondori 4 eta 3 irabazi eta gero.