Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolarien bi partida jokatuko dira larunbatean Elorri zelaian
2023·04·19

Larunbatean Intxurreko futbolarien bi partida jokatuko dira Elorri zelaian. Kadeteek 11:00etan Danenaen aurkakoa izango dute. Bi taldeak nahikoa parekatuta daude sailkapenean eta partida garrantzitsua izango da alegiarrentzat. Arratsaldean jubenilen txanda izango da. 15:30ean Mondragonen aurka ariko dira igoera fasean. Intxurre lidertzan da eta Mondragon azken postuan.
Erregionalek etxetik kanpo jokatuko dute igandean kopan Orereta Kafearen zelaian 12:00etan. Infatiletan, mutilek Lasarte jokatuko dute larunbatean 14:25ean Ostadarren aurka eta neskek Hernaniri egingo diote bisita larunbatean 9:00etan.