Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolarien bi partida jokatuko dira larunbatean Elorri zelaian
2023·10·18

Intxurreko futbolarien bi neurketa jokatuko dira Elorri zelaian larunbatean. Gorengo mailako jubenilek sailkapeneko goiko postuetan jarraitzea izango dute helburu larunbatean 18:30ean Billabonaren aurka. Anaitasunari 0 eta 3 irabazi zioten eta bigarrenak dira. Infantil mutilek Mondragon liderraren aurka jokatuko dute 11:30ean. Iragan asteburuan launa berdindu zuten Lazkaon eta laugarrenak dira.
Etxetik kanpo ariko direnen inguruan, erregionalek sailkapeneko beheko postuetatik ihes egitea izango dute helburu Texasen zelaian larunbatean 17:30ean jokatuko duten partidan. Tolosaren aurka 4 eta 2 galdu ostean zortzigarrenak dira puntu bakarrarekin. Lehen mailako jubenilek lidertza sendotu nahiko dute egun berean 18:00etan Billabonan. Ostadarri 3 eta 0 irabazita lehen postuan jarraitzen dute. Ohorezko mailako kadeteek Zumaian jokatuko dute igandean 12:30ean, Tolosaren aurka 0 eta 8 galdu ostean. Alegiarrak eta zumaiarrak berdinduta daude sailkapenean eta puntuak batzeko aukera ona izan daiteke. Azkenik, infantil mailako neskek bana berdindu zuten Goierri Gorriren aurka eta larunbatean 12:00etan beraien atzetik dagoen Urolaren zelaian jokatuko dute.