Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolarien bi partida jokatuko dira larunbatean Elorri zelaian

Lehen mailako jubenilak eta ohorezko mailako kadeteak izango dira etxean ariko direnak

2024·05·15


Intxurreko futbolariak ari dira apurka apurka denboraldi amaierara iristen. Larunbatean bi partida ikusi ahal izango dira Elorri zelaian. Lehen mailako jubenilek igoera faseko partida izango dute Astigarragako Mundarroren aurka 12:00etan. Iragan astean 0 eta 1 irabazi zuten Arrupe Chaminaderen aurka eta laugarrenak dira. Ohorezko mailako kadeteek Bergararen aurka jokatuko dute egun berean 17:00etan. Alegiarrak Aizkorri Goierriren aurka 4 eta 3 galduta iritsiko dira neurketa horretara.

Bestelakoan, erregionalek Tolosan jokatuko dute larunbatean 18.30ean kopan. Azken neurketa 6 eta 0 irabazi zuten Euskaldunaren aurka eta bigarrenak dira, liderraren aurka jokatu aurretik. Gorengo mailako jubenilek hutsean berdindu zuten. Lidertzan dira eta igandean 16:00etan Lazkaon ariko dira. Infantiletan, mutilek amaitu dute txapeldunen fasea. Anaitasunari 0 eta 4 irabazi zioten eta zazpigarrenak geratu dira. Neskek kopako finalerdia galdu zuten 2 eta 1 Arrupe Chaminaderen kontra eta lehiaketatik kanpo geratu dira.