Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolarien bi partida jokatuko dira larunbatean Elorrin
2025·11·25

Larunbat goizean Intxurreko futbolarien bi partida jokatuko dira Elorri zelaian. Txapeldunen fasea jokatzen hasiko diren infantil mailako mutilen bi taldeak izango dira etxean ariko direnak. 9:30ean Antzuolaren aurka ariko dira batzuk eta 12:00etan Mondragonen aurka besteak. Segidan duzue aurreko asteburuko emaitzen eta jardunaldi honetako partiden zerrenda:
Iragan asteburuko emaitzak:
-Gorengo maila: Intxurre 1-0 Mondragon.
-Gorengo maila: Intxurre 3-1 Segura Aizkorri.
-Erregionalak: Intxurre 0-3 Hernani.
-Ohorezko mailako jubenilak: Intxurre 3-2 Danena.
-Gorengo mailako kadeteak: Intxurre 0-2 Mondragon.
-Lehen mailako kadeteak: Intxurre 3-0 Lagun Onak.
-Lehen mailako infantilak: Danena 0-2 Intxurre.
-Lehen mailako infantilak: Beasain 3-3 Intxurre.
-Infantilak F8: Tolosa 0-3 Intxurre.
Datorren asteburuko partidak:
-Gorengo maila: Zarautz-Intxurre. Larunbatean 15:30ean Zarautzen.
-Gorengo maila: atsedena.
-Erregionalak: Tolosa-Intxurre. Larunbatean 19:30ean Tolosan.
-Ohorezko mailako jubenilak: Segura Aizkorri-Intxurre. Larunbatean 16:00etan Seguran.
-Gorengo mailako kadeteak: Soraluze-Intxurre. Larunbatean 12:00etan Soraluzen.
-Lehen mailako kadeteak: Anaitasuna-Intxurre. Larunbatean 12:30ean Azkoitan.
-Lehen mailako infantilak: Intxurre-Antzuola. Larunbatean 9:30ean Elorrin.
-Lehen mailako infantilak: Intxurre-Mondragon. Larunbatean 12:00etan Elorrin.
-Infantilak F8: Texas Lasartearra-Intxurre. Igandean 9:45ean Lasarten.