Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolarien bost partida ikusi ahal izango dira asteburuan Elorri zelaian

Gorengo, kadete eta infantik mailetako neskak eta infantil mutilen bi taldeak izango dira etxean ariko direnak

2026·03·04


Intxurreko futbolarien bost partida ikusi ahal izango dira asteburuan Elorri zelaian. Larunbatean 9:30ean infantil neskek Texasen aurka jokatuko dute eta 12:00etan kadete neskek Goierri Gorriri egingo diote aurre. Igande goizean infanti mutilen bi partida izango dira. 10:00etan Tolosaren aurka ariko dira eta 12:30ean Beasainen aurka. Igande arratsaldean, 15:30ean, gorengo mailako neskek Antigua Luberriren aurka jokatuko dute. Segidan dituzue azken jardunaldiko emaitzak eta asteburuko partidak:

Iragan asteburuko emaitzak:

-Gorengo maila: Intxurre 2-1 Segura Aizkorri.

-Gorengo maila: Segura Aizkorri 2-1 Intxurre. 

-Erregionalak: Intxurre 4-6 Bergara. 

-Ohorezko mailako jubenilak: Intxurre 1-1 Mondragon. 

-Gorengo mailako kadeteak: Intxurre 3-1 Lagun Onak. 

-Lehen mailako kadeteak:  Antzuola 0-5 Intxurre. 

-Lehen mailako infantilak: Mondragon 0-3 Intxurre.

-Lehen mailako infantilak: Antzuola 1-3 Intxurre. 

-Infantilak F8: Intxurre 3-2 Tolosa.

Datorren asteburuko partidak:

-Gorengo maila: Aretxabaleta-Intxurre. Larunbatean 15:30ean Aretxabaletan.

-Gorengo maila: Intxurre-Antigua Luberri. Igandean 15:30ean Elorrin.

-Erregionalak: Tolosa-Intxurre. Larunbatean 17:30ean Tolosan. 

-Ohorezko mailako jubenilak: Orioko-Intxurre. Igandean 12:30ean Orion.

-Gorengo mailako kadeteak: Anaitasuna-Intxurre. Larunbatean 9:15ean Azkoitian.

-Lehen mailako kadeteak:  Intxurre-Goierri Gorri. Larunbatean 12:00etan Elorrin.

-Lehen mailako infantilak: Intxurre-Beasain. Igandean 12:30ean Elorrin.

-Lehen mailako infantilak: Intxurre-Tolosa. Igandean 10:00etan Elorrin.

-Infantilak F8: Intxurre-Texas. Larunbatean 9:30ean Elorrin.