Berriak
Atzealdea

Intxurreko futbolarien bost partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian

Erregional, jubenil, kadete eta infantil mutilak izango dira lehia horietako protagonistak

2020·02·05


Intxurreko futbol taldeen bost partida jokatuko dira asteburuan Elorri futbol zelaian. Erregional mutilek kopako partida izango dute larunbatean 15:30ean Asolusen aurka. Lehen jardunaldian 2 eta 4 irabazi zuten alegiarrek Lengokoaken zelaian eta bigarren garaipena kateatu nahiko dute. Jubenil mutilek 2 eta 5 galdu zuten Amara Berriren aurka kopako partida. Bosgarren postuan daude eta bigarren dagoen Billabonaren aurka jokatuko dute larunbatean 18:00etan. Kadete mailako mutilen bi taldeek ere kopako partidak izango dituzte. A taldeak 0 eta 2 irabazi zuen Ordizian eta bigarren daude, larunbatean 11:30ean Idiazabalen aurka jokatu aurretik. Beste taldeak 1 eta 0 galdu zuen Urnietan. Seigarrenak dira eta azkena dagoen Billabonaren aurka ariko dira egun berea 9:30ean. Infantil mailako mutilek Urnietaren aurka jokatuko dute lehen faseko azken partida igandean 11:30ean. Danenaren aurka eta 8 irabazi zuten hamahirugarren garaipena jarraian lortuta eta lehen postuan amaitzea ziurtatuta dute.

Bestelakoan, Aralar Intxurreko neskek Euskaldunaren zelaian jokatuko dute larunbatean 9:30ean. Azken partidan 3 eta 1 irabazi zuten Goierri Gorriren kontra eta laugarrenak dira. Gorengo eta kadete mailetako nesken taldeek atsedena izango dute.