Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolarien bost partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian

Iragan asteburuan atsedena izan ostean, lehiara itzuliko dira talde alegiarretako kideak

2023·12·13


Intxurreko futbolarien bost partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian. Erregional mutilek Texasen aurka jokatuko dute larunbatean 12:00etan. Alegiarrak laugarrenak dira eta irabazten badute hirugarren kokatuko dira. Lehen mailako jubenilek Euskaldunaren bisita izango dute larunbatean 16:00etan eta lidertza sendotzeko aukera polita izango dute. Ohorezko mailako kadeteek Elgoibar izango dute aurkari igandean 15:30ean. Sailkapeneko zulotik ateratzeko puntuak pilatzen hastea komeni zaie. Infantiletan, mutilek ere Elgoibar izango dute aurkari larunbatean 18:00etan txapeldunen faseko partidan eta neskek Goierri Gorriren aurkakoa izango dute kopan, igandean 9:00etan.

Etxetik kanpo ariko diren bakarrak gorengo mailako jubenilak izango dira. Lehen postuan dira eta larunbatean 17:30ean Idiazabalen ariko dira.