Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolarien bost partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian
2025·09·29

Intxurreko futbolarien bost partida ikusi ahal izango dira asteburuan Elorri zelaian. Gorengoak, kadeteak eta infantik mailako hiru taldeak izango dira etxean ariko direnak. Iragan asteburuko emaitzei dagokienean, gorengo, kadete eta infantil neskak eta infantil mutilak izan ziren garaipena lortu zutenak. Gorengo neskek 4 eta 0 irabazi zioten Mondragoni eta infantil mutilek 0 eta 8 Ordiziari. Kadete neskek 3 eta 1 menperatu zuten Zestoa eta infantielek 0 eta 3 iranazi zuten Hernanin. Gorengo mailako mutilek bina berdindu zuten eta gainontzekoek galdu egin zuten. Erregionalek 0 eta 3 Billabonaren aurka, ohorezko mailako jubenilek 2 eta 3 Billanonaren aurka, kadete mutilek 3 eta 2 Lazkaon.
Hemen duzue asteburuko partiden zerrenda:
-Gorengo maila: Intxurre-Ordizia. Igandean 16:00etan Elorrin.
-Erregionalak: Hernani-Intxurre. Igandean 16:00etan Hernanin.
-Gorengo maila: Segura Aizkorri-Intxurre. Igandean 17:30ean Seguran.
-Ohorezko mailako jubenilak: Danena-Intxurre. Larunbatean 17:30ean Zizurkilen.
-Gorengo mailako kadeteak: Intxurre-Mutriku. Larunbatean 17:30ean Elorrin.
-Lehen mailako kadeteak: Lagun Onak-Intxurre. Larunbatean 17:30ean Azpeitian.
-Lehen mailako infantilak: Intxurre-Idiazabal. Larunbatean 9:30ean Elorrin.
-Lehen mailako infantilak: Intxurre-Ikasberri. Larunbatean 12:00etan Elorrin.
-Infantilak F8: Intxurre-Aizkorri Segura. Igandean 11:00etan Elorrin.