Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolarien bost partida jokatuko dira asteburuan Elorrin

Larunbatean lau neurketa ikusi ahal izango dira eta igande goizean bat

2026·01·21


Intxurreko futbolariek bost partida jokatuko dituzte asteburuan Elorri zelaian. Larunbat goizean infantil mailako mutilen bi taldeen txanda izango da eta arratsaldean jubenil eta erregional mailetako taldeak ariko dira. Igande goizean infantil nesken txanda izango da. Segidan dituzue iragan asteburuko emaitzak eta datorren jardunaldiko partidak:

Iragan asteburuko emaitzak:

-Gorengo maila: Idiazabal 2-0 Intxurre. 

-Gorengo maila: Intxurre 0-0 Amaikak Bat. 

-Erregionalak: atsedena.

-Ohorezko mailako jubenilak: atsedena.

-Gorengo mailako kadeteak: Idiazabal 2-4 Intxurre. 

-Lehen mailako kadeteak: Intxurre 5-1 Goierri Gorri. 

-Lehen mailako infantilak: Zarautz 2-2 Intxurre. 

-Lehen mailako infantilak: Idiazabal 3-5 Intxurre. 

-Infantilak F8: Intxaurdi B 0-0 Intxurre. 

Datorren asteburuko partidak:

-Gorengo maila: Lagun Onak-Intxurre. Igandean 17.30ean Azpeitian.

-Gorengo maila: atsedena.

-Erregionalak: Intxurre-Elgoibar. Larunbatean 15:30ean Elorrin.

-Ohorezko mailako jubenilak: Intxurre-Vasconia. Larunbatean 18:00etan Elorrin.

-Gorengo mailako kadeteak: Tolosa-Intxurre. Igandean 9:00etan Tolosan.

-Lehen mailako kadeteak: atsedena.

-Lehen mailako infantilak: Intxurre-Tolosa. Larunbatean 12:00etan Elorrin.

-Lehen mailako infantilak: Intxurre-Antigua Luberri. Larunbatean 10:00etan Elorrin.

-Infantilak F8: Intxurre-Intxaurdi. Igandean 10:00etan Elorrin.