Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolarien bost partida jokatuko dira asteburuan Elorrin

Gorengo, erregionak, jubenil eta kadete mutilak eta infantil neskak izango dira etxean ariko direnak

2026·02·23


Intxurreko futbolarien bost partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian. Larunbatean lau neurketa izango dira. Goizeko 9:30ean infantil neskek Tolosaren aurka jokatuko dute eta 12:30ean kadete mutilek Lagun Onaken aurka. Arratsaldean, erregionalek Bergara izango dute aurkari 16:00etan eta jubenilek Mondragon 18:00etan.Igandean gorengo mailako mutilen txanda izango da 15:30ean Segura Aizkorriren aurka. Segidan dituzue azken jardunaldiko emaitzak eta asteburuko partidak:

Iragan asteburuko emaitzak:

-Gorengo maila: Anaitasuna 4-1 Intxurre.

-Gorengo maila: Intxurre 5-0 Oiartzun.

-Erregionalak: Orioko 0-2 Intxurre.

-Ohorezko mailako jubenilak: Hernani 1-1 Intxurre.

-Gorengo mailako kadeteak: Elgoibar 1-2 Intxurre.

-Lehen mailako kadeteak: Intxurre 6-2 Aiztondo.

-Lehen mailako infantilak: Ikasberri 1-1 Intxurre.

-Lehen mailako infantilak: Zumaiako 0-5 Intxurre.

-Infantilak F8: Aloña Mendi 2-1 Intxurre. 

Datorren asteburuko partidak:

-Gorengo maila: Intxurre-Segura Aizkorri. Igandean 15:30ean Elorrin.

-Gorengo maila: Segura Aizkorri-Intxurre. Igandean 18:00etan Seguran.

-Erregionalak: Intxurre-Bergara. Larunbatean 16:00etan Elorrin.

-Ohorezko mailako jubenilak: Intxurre-Mondragon. Larunbatean 18:00etan Elorrin.

-Gorengo mailako kadeteak: Intxurre-Lagun Onak. Larunbatean 12:30ean Elorrin.

-Lehen mailako kadeteak:  Antzuola-Intxurre. Larunbatean 16:30ean Antzuolan.

-Lehen mailako infantilak: Mondragon-Intxurre.Igandean 15:30ean Arrasaten.

-Lehen mailako infantilak: Antzuola-Intxurre. Igandean 11:30ean Antzuolan.

-Infantilak F8: Intxurre-Tolosa. Larunbatean 9:30ean Elorrin.