Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolarien bost partida jokatuko dira ostegunean eta larunbatean Elorrin
2026·03·16

Intxurreko futbolarien bost partida jokatuko dira ostegunean eta larunbatean Elorri zelaian. Ostegunean 11:00etan gorengo mailako mutilek Zestoaren aurka jokatuko dute eta 13:30ean kadete mutilek ere zestoarrak izango dituzte aurkari. 16:00etan erregional mutilek Aloña Mendiren aurkakoa izango dute. Larunbatean 12:00etan infantil neskek Añorgaren aurka jokatuko dute eta 18:00etan gorengo mailako neskak Urnietaren aurka ariko dira.
Segidan dituzue azken jardunaldiko emaitzak eta asteburuko partidak:
Iragan asteburuko emaitzak:
-Gorengo maila: Intxurre 4-2 Ilintxa.
-Gorengo maila: Mariño Real Union 3-2 Intxurre.
-Erregionalak: Elgoibar 5-1 Intxurre.
-Ohorezko mailako jubenilak: Intxurre 0-3 Aretxabaleta.
-Gorengo mailako kadeteak: Intxurre 0-1 Ilintxa.
-Lehen mailako kadeteak: Urola 0-4 Intxurre.
-Lehen mailako infantilak: Intxurre 3-1 Bergara.
-Lehen mailako infantilak: Intxurre 2-2 Mutriku.
-Infantilak F8: Goierri Gorri 5-2 Intxurre.
Datorren asteburuko partidak:
-Gorengo maila: Intxurre-Zestoa. Ostegunean 11:00etan Elorrin.
-Gorengo maila: Intxurre-Urnieta. Larunbatean 18:00etan Elorrin.
-Erregionalak: Intxurre-Aloña Mendi. Ostegunean 16:00etan Elorrin.
-Ohorezko mailako jubenilak: Astigarragako Mundarro-Intxurre. Larunbatean 16:00etan Astigarragan.
-Gorengo mailako kadeteak: Intxurre-Zestoa. Ostegunean 13:30ean Elorrin.
-Lehen mailako kadeteak: atsedena.
-Lehen mailako infantilak: Usurbil-Intxurre. Ostegunean 10:15ean Usurbilen.
-Lehen mailako infantilak: Aretxabaleta-Intxurre. Ostegunean 12:30ean Aretxabaletan.
-Infantilak F8: Intxurre-Añorga. Larunatean 12:00etan Elorrin.