Berriak

Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira asteburuan Elorri pilotalekuan

Jubenil, kadete eta infantil mailako gizonezkoen taldeen kopa partidak ikusi ahal izango dira

2017·03·15


Iragan asteburuan jokaturiko bost partidetan bi garaipen bildu ostean, Intxurreko futbol taldeak asteburuan jokatuko dituzten partidak prestatzen ari dira. Guztira, hiru izango dira asteburuan zehar Elorri zelaian jokatuko diren partidak. Kopa jokatzen ari diren jubenilek Billabonaren aurka jokatuko dute larunbatean 15:30ean. Euskaldunari 0 eta 1 irabazita zazpigarren garaipena lortu zuten iragan jardunaldian eta lehen postuan dira jokatutako guztia irabazita. Kadete mutilek, hain zuzen ere, Euskalduna izango dute aurkari larunbatean 10:00etan. Billabonaren aurka 1 eta 0 galdu zuten eta kopako multzoko zazpigarren postuan daude. Partida horren ostean, Aralar Intxurreko infantilek Urnieta hirugarren sailkatua izango dute aurkari 12:00etan. Iragan asteburuan 7 eta 1 irabazi zuten Ostadarren aurka eta bigarren postuan dira.

Etxetik kanpo ariko direnak gorengoen mailako mutilak eta kadete neskak izango dira. Gorengoek Ikasberriren aurka jokatuko dute larunbatean 15:30ean. Azpeitiarrak seigarren postuan daude eta alegiarrek hamaseigarren jarraitzen dute Bergararen aurka 2 eta 3 galdu ostean. Kadete neskek Hernanira egingo dute bidaia, larunbatean 14:00etan bertan jokatzeko. Euskaldunaren aurka 1 eta 2 galdu ostean zazpigarrenak dira eta seigarren dauden hernaniarrak gainditzea izango dute helburu.