Berriak

Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian

Gorengo eta infantil mailetako neskak eta jubenil mutilak izango dira partida horietako protagonistak

2020·03·04


Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira asteburuan Elorri futbol zelaian. Gorengo mailako neskek igoera faseko partida izango dute Santo Tomas Lizeoaren aurka larunbatean 15:30ean. Iragan asteburuan 2 eta 1 galdu zuten Oiartzunen eta lehen puntuak batu nahiko dituzte. Infantil mailako neskek 2 eta 1 galdu zuten Tolosan kopako partida. Laugarrenak dira eta lehen postuan dagoen Goierri Gorriren bisita izango dute larunbatean 10:00etan. Jubenil mutilek Danenaren aurka jokatuko dute kopan igandean 15:30ean. Azken partidan 1 eta 4 galdu zuten Ekintzaren aurka eta seigarren daude beste horrenbeste punturekin.

Bestelakoan, erregional mutilek 2 eta 3 galdu zuten Lazkaoren aurka. Laugarren postuan daude eta Euskalduna liderraren zelaian jokatuko dute larunbatean 17:00etan. Kadete mailan, gizonezkoen bi taldeek 2 eta 0 galdu zuten. A taldeak Tolosan jokatu zuen eta bigarren postuan daude, larunbatean 17:00etan Ostadarren zelaian jokatu aurretik. B taldeak berriz, Ostadar izan zuen aurkari. Alegiarrak zortzigarrenak dira eta Hernanin jokatuko dute igandean 12:30ean. Maila bereko neskek kopako lehen partida jokatuko dute larunbatean 12:00etan Goierri Gorriren aurka. Azkenik, Aralar Intxurreko infantil mutilek 3 eta 2 irabazi zioten Zestoari txapeldunen fasean. Laugarren postuan daude eta Antigua Luberriren zelaian jokatuko dute larunbatean 10:15ean.