Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian
2021·12·01
Asteburuan hiru futbol partida jokatuko dira Elorri zelaian. Erregional mutilek Euskaldunaren aurkakoa izango dute larunbatean 15:30ean. Iragan asteburuan bina berdindu zuten Atotxa RIverren zelaian eta laugarren postuan daude alegiarrak aurkaria baino hiru puntu gehiagorekin. Gorengo mailako neskek Goierri Gorriren aurka jokatuko dute igandean 17:30ean. Alegiarrek 5 eta 0 galdu zuten azken partida Andoainen eta zortzigarren jarraitzen dute punturik lortu gabe. Kadete mailako mutilek hamargarren partida jarraian irabazi nahiko dute larunbatean 11:00etan Aizkorri Goierriren aurka. Intxurrekoek 0 eta 4 irabazi zuten Tolosan eta lidertzan jarraitzen dute. Goierritarrak hirugarrenak dira.
Bestelakoan, jubenil mutilek 3 eta 8 galdu zuten Idiazabalen kontra. Bosgarrenak dira eta larunbatean 10:00etan seigarren dagoen Danenaren zelaian ariko dira. Azkenik, infantilei dagokienean, mutilek 4 eta 1 irabazi zuten Beasainen aurka eta neskek 2 eta 4 galdu Aizkorri Goierriren kontra. Bi taldeek atsedena izango dute asteburuan.