Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian
2022·03·09
Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian. Erregional mutilek igoera faseko partida jokatuko dute larunbatean 15:30ean Touringen aurka. Alegiarrek bina berdindu zuten iragan asteburuan Lazkaoren aurka eta sailkapeneko goiko postuetan dagoen taldea izango dute aurkari larunbatean. Jubenil mutilek Danenaren aurkako kopako partida izango dute igandean 16:00etan. Multzoko lehen postuan jarraitzen dute Euskaldunaren zelaian 2 eta 4 irabazi ostean eta bolada onari jarraipena ematen ahaleginduko dira. Azkenik, infantil mutilek kopako hirugarren jardunaldiko partida izango dute larunbatean 10:00etan Idiazabalen aurka. Beasainen bina berdindu ostean, lehen garaipena izango dute helburu Intxurrekoek.
Bestelakoan, kadete mutilek berriz, igoera faseko bederatzigarren garaipena lortu zuten. 2 eta 0 galtzen hasi arren, bigarren zatian hiru gol egin eta 2 eta 3 irabazi zioten Real Unioni. Lidertzan dira eta larunbatean 12:45ean Aretxabaletan jokatuko dute. Infantil neskek 2 eta 6 galdu zuten kopako lehen partida Danenaren aurka. Larunbatean 12:00etan Billabonan izango dute bigarren partida. Gorengo mailako neskek bina berdindu zuten Zestoaren aurka. Seigarren daude eta asteburuan atsedena izango dute.