Berriak
2022·03·16
Intxurreko futbolari gazteen hiru partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian. Igoera fasean maila bikaina ematen ari diren kadete mutilek hamaikagarren garaipena jarraian kateatu nahiko dute Bergararen aurka. Alegiarrek 0 eta 3 irabazi zuten Aretxabaletan eta lehen postuan dira. Bigarrenaren aurkako partida hori larunbatean 17:30ean jokatuko da. Etxean ariko diren beste bi taldeak infantil mailakoak izango dira. Neskek 1 eta 0 galdu zuten Billabonan eta larunbatean 11:45ean beraiekin berdinduta dagoen Goierri Gorri Aren bisita izango dute. Mutilek 3 eta 1 irabazi zioten Idiazabali. Hirugarrenak dira eta bosgarren dagoen Urolaren aurka jokatuko dute larunbatean 10:00etan.
Bestelakoan, erregional mailako mutilek 0 eta 6 galdu zuten Touringen aurka. Zazpigarrenak dira eta bederatzigarren dagoen Lengokoaken zelaian ariko dira larunbatean 13:30ean. Jubenil mutilek bina berdindu zuten kopan Danenaren aurka. Bigarrenak dira eta larunbatean 18:15ean Billabonan jokatuko dute. Azkenik, gorengo mailako neskek ez zuten partidarik izan asteburuan eta igandean 16:30ean Leintz Aloñaren zelaian ariko dira.