Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian

Jubenil mutilak eta infantil mailako bi taldeak izango dira partida horietako protagonistak

2022·10·26


Intxurreko futbolariek hiru partida jokatuko dituzte asteburuan Elorri zelaian. Jubenil mutilek Danenaren aurka jokatuko dute larunbatean 12:00etan. Alegiarrak sailkapeneko liderrak dira Euskaldunaren aurka 5 eta 2 irabazi ostean eta bolada onari segida eman nahiko diote. Infantil neskek 3 eta 6 irabazi zuten Goierri Gorriren aurka eta bigarren postuan daude sei punturekin, larunbatean 10:00etan laugarren dagoen Urnietaren aurka jokatu aurretik. Maila bereko mutilek Lazkaoren aurkakoa izango dute ostiralean 17.30ean. Billabonan 0 eta 8 irabazi zuten eta lehen postuan daude.

Bestelakoan, erregional mutilek 0 eta 2 irabazi zuten Ostadarren zelaian. Laugarrenak dira eta larunbatean 18:00etan seigarren dagoen Urolaren zelaian ariko dira. Azkenik, ohorezko mailako kadeteek bana berdindu zuten Ordiziaren aurka. Hamaikagarrenak dira eta azkena den Urkiren zelaian jokatuko dute larunbatean 10:00etan.