Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian

Jubenil, kadete eta infantil mailetako neska-mutilak izango dira partida horietako protagonistak

2022·11·16


Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian. Jubenil mutilek Lazkaoren aurka jokatuko dute larunbatean 15:30ean. Iragan astean atsedena izan zuten eta bigarren itzuliko lehen partida izango dute. Ohorezko mailako kadeteek 1 eta 3 irabazi zuten Anaitasunaren zelaian, etxetik kanpoko lehen garaipena lortuz. Zortzigarren postuan daude eta bigarren dagoen Beasainen bisita izango dute larunbatean 12:00etan. Infantil neskek 9 eta 2 galdu zuten Tolosan. Hirugarren postuan daude eta laugarren dagoen Euskaldunaren bisita izango dute igandean 12:30ean.

Bestelakoan, erregionalek Texas Lasartearraren zelaian jokatuko dute larunbatean 19:45ean. Iragan asteburuan 1 eta 3 galdu zuten Lazkaoren aurka eta goiko postuetan jarraitzeko garaipen bat lortzen ahaleginduko dira. Infantil mutilei dagokienean, 9 eta 1 irabazi zioten Ostadarri. Hirugarren postuan daude eta Aizkorri Goierri liderraren aurka jokatuko dute larunbatean 10:00etan etxetik kanpo.