Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian

Erregional mutilak eta infantil mutil zein neskak izango dira partida horietako protagonistak

2022·12·14


Intxurreko futbolariek 2022ari dagozkion azken partidak jokatuko dituzte asteburuan. Horietatik hiru Elorri zelaian jokatuko dira. Erregional mutilek Ostadarren aurkakoa izango dute 15:30ean. Alegiarrak laugarrenak dira Urnietan 4 eta 1 galdu ostean eta garaipena lortzeko aukera ona izango dute, aurkaria zazpigarren dagoelako. Infantilei dagokienean, neskek 1 eta 5 irabazi zuten Aiztondoren aurka. Hirugarrenak dira eta beraien atzetik dagoen Goierri Gorri Bren aurka jokatuko dute larunbatean 11:00etan. Azkenik, maila bereko mutilek Billabonaren aurka jokatuko dute ostiralean 18:30ean. Alegiarrak bosgarrenak dira Tolosan 7 eta 1 galdu ostean.

Bestelakoan, jubenil mutilek Euskaldunaren zelaian jokatuko dute larunbatean 16:00etan. Lidertzan dira Ordiziari 2 eta 1 irabazi ostean eta laugarren dagoen taldearen aurka jokatuko dute. Azkenik, kadete mutilek bolada bikainari jarraipena eman nahiko diote larunbatean 10:00etan Ilintxaren zelaian. Elgoibarri 5 eta 2 irabazita sailkapeneko seigarren lekuan jarri dira alegiarrak.