Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian
2023·03·29
Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian. Erregional mutilek garaipen berri bat kateatu nahiko dute larunbatean 15.30ean San Marcialen aurka. Texas Lasartearrari 0 eta 1 irabazita sailkapeneko goiko postuetan sendotu nahi dute. Infantiletan, mutilek Tolosa liderraren aurka jokatuko dute larunbatean 10:00etan. Iragan asteburuan 0 eta 5 irabazi zuten alegiarrek Billabonan eta bigarrenak dira. Neskek Urnieta izango dute aurkari larunbatean 12:00etan. Azken partida 5 eta 1 galdu zuen Intxurrek Usurbilen.
Bestelakoan, jubenilek igoera faseko lidertzan jarraitzen dute Arrupe Chaminaderi 4 eta 0 irabazi ostean. Igandean 15:30ean Hondarribian jokatuko dute. Kadeteek berriz, 1 eta 4 galdu zuten Anaitasunaren kontra. Seigarrenak dira eta larunbatean 11:30ean Beasainen jokatuko dute.