Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian
2023·04·26

Intxurreko futbolarien hiru partida ikusi ahal izango dira asteburuan Elorri zelaian. Erregionalek kopako partida izango dute larunbatean 15:30ean Allerruren aurka. Orereta Kafeari 2 eta 7 irabazi zioten eta bigarrenak dira 20 punturekin. Infantiletan, mutilek 2 eta 6 irabazi zuten Ostadarren zelaian kopan eta bigarren postuan daude 17 punturekin. Larunbatean 10:15ean laugarren dagoen Hernaniren aurka jokatuko dute. Neskek berriz, 3 eta 1 galdu zuten Hernanin. Bosgarrenak dira sei punturekin eta egun berean 12:00etan bigarren dagoen Goierri Gorriren bisita izango dute.
Bestelakoan, jubenilek 7 eta 0 irabazi zioten Mondragoni igoera fasean. Lehen postuan daude eta igandean 15:30ean Antigua Luberriren zelaian ariko dira. Azkenik, kadeteek 0 eta 2 galdu zuten Danenaren aurka. Hamargarren postuan daude eta igandean 16:30ean Elgoibarren jokatuko dute.