Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian
2023·11·29
Intxurreko futbolarien hiru partida ikusi ahal izango dira Elorri zelaian asteburuan. Erregionalek Tolosaren aurkakoa izango dute larunbatean 16:00etan. Euskaldunari 0 eta 4 irabazita beste garaipena bat kateatzen saiatuko dira sailkapeneko goiko postuetatik hurbil jarraitzeko. Gorengo mailako jubenilek lidertzari eutsi nahiko diote egun berean 12:00etan Urkiren aurka jokatuko duten partidan. Zestoan 1 eta 2 irabazi zuten eta maila bikainean jarraitzen dute. Etxean ariko dien hirugarren taldea infantil neskena izango da. Mutrikuren aurka jokatuko dute kopako bigarren partida igandean 11:00etan. Lehen jardunaldian 0 eta 1 irabazi zuten Zarautzen.
Lehen mailako jubenilak 2 eta 0 irabazi zioten Lazkaori eta multzoko lehen postuan jarraitzen dute. Igandean 18:00etan Seguran jokatuko dute. Ohorezko mailako kadeteek berriz 1 eta 5 galdu zuten Eibarren kontra. Sailkapeneko beheko postuetan jarraitzen dute eta beraiengandik gertu dagoen Billabonaren zelaian ariko dira igandean 12:30ean. Azkenik, infantil mutilek txapeldunen faseko lehen partida izango dute igandean 11:30ean Zumaian.