Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian

Erregionalak, kadeteak eta infantil neskak izango dira etxean ariko diren taldeak

2024·02·14


Intxurreko futbolarien hiru partida ikusi ahal izango dira asteburuan Elorri zelaian. Erregionalek kopako partida izango dute igandean 17:30ean Mutrikuren aurka. Ohorezko mailako kadeteek liga jardunaldia jokatuko dute larunbatean 10:00etan Beasainen aurka eta infantil neskek ere kopako neurketa izango dute larunbatean 16:00etan Zumaiakoren kontra.

Etxetik kanpo ariko direnen inguruan, gorengo mailako jubenilek Bergaran jokatuko dute igandean 18:00etan. Lehen mailako jubenilek lehen faseko azken neurketa izango dute larunbatean 18:20an Lasarten Texasen aurka. Azkenik, infantil mutilek, Burumendiren zelaian jokatuko dute igandean 13:00ean txapeldunen fasean.