Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian

Erregional eta jubenil gizonezkoak eta infantil emakumezkoak izango dira protagonistak

2018·11·07


Intxurreko futbolariek partidaz beteriko jardunaldi berri bati egingo diote aurre asteburuan. Guztira zazpi neurketa jokatuko dituzte eta horietatik hiru Elorri zelaian jokatuko dira. Aralar Intxurreko infantil neskek sailkapeneko azkena den Euskaldunaren aurka jokatuko dute etxean larunbatean 11:00etan. Azken partidan 4 eta 0 galdu zuten Aizkorri Goierriren aurka eta sailkapeneko laugarrenak dira lau punturekin. Gizonezkoetan, erregionalek eta jubenilek jokatuko dute etxean. Erregionalek ere Euskalduna izango dute aurkari larunbatean 15:45ean. Usurbilen 4 eta 3 galduta iritsiko dira alegiarrak partida horretara eta beraiekin berdinduta dagoen taldeari irabazten ahaleginduko dira. Jubenilek berriz, Idiazabalen aurkakoa izango dute egun berean 18:00etan.

Gainerakoan, gorengoen mailan ari diren neskek 0 eta 2 galdu zuten Mutrikuren aurka. Zazpigarrenak dira eta puntuen zakua gizentzen ahaleginduko dira larunbatean 15:30ean Euskaldunaren zelaian. Kadete mutilek ere Andoainen jokatuko dute Euskaldunaren aurka larunbatean 11:00etan. Infantil mutilei dagokienean, Aralar Intxurre A taldeak lidertza defendatuko du larunbatean 11:00etan Billabonan. Urnietari 3 eta 2 irabazi zioten azken partidan. B taldeak ere lehen postuari eutsi nahiko dio Lengokoaken zelaian larunbatean 14:00etan. Udarregi Usurbilen aurka 5 eta 3 irabazi zuten iragan asteburuan.