Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian
2019·01·30

Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian. Erregional gizonezkoek igoera fasean sartzeko borrokan jarraitzen dute Asoleusen aurka 1 eta 9 irabazi ostean. Bosgarrenak dira eta bigarren dagoen Usurbilen aurkakoa izango dute larunbatean 11:30ean. Kadeteek kopako partida izango dute Billabonaren aurka igandean 11:00etan. Iragan asteburuan 0 eta 4 irabazi zuten Lazkaon eta bigarren postuan daude zazpi punturekin. Etxean ariko den hirugarren taldea Aralar Intxurreko emakumezkoena izango da. Euskaldunaren aurka hiruna berdindu zuten eta hirugarrenak dira Urnietaren aurka larunbatean 9:30ean jokatu aurretik.
Bestelakoan, gorengoen mailako neskek 3 eta 4 galdu zuten Euskaldunaren aurka. Zortzigarren postuan jarraitzen dute eta azken postuan dagoen Bergararen etxean jokatuko dute larunbatean 17:30ean. Jubenil mutilek 3 eta 1 irabazi zuten Anaitasunaren aurka igoera fasean. Bosgarren postuan daude eta Tolosa liderraren zelaian jokatuko dute igandean 11:45ean. Bukatzeko, infantil mutiletan, Aralar Intxurreko bi taldeek irabazi egin zuten. A taldeak 9 eta 1 irabazi zion Ostadarri. Hirugarrenak dira eta Udarregi Usurbilen aurka jokatuko dute larunbatean 10:00etan. Beste taldeak 9 eta 0 irabazi zuen Amara Berriren kontra. Sailkapeneko lehen postua berreskuratu dute eta asteburuan atsedena izango dute.