Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian

Erregional eta kadete mailetako gizonezkoen taldeak izango dira partida horietako protagonistak

2019·12·03


Intxurreko futbolarien hiru partida ikusi ahal izango dira asteburuan Elorri zelaian. Erregional mutilek sailkapeneko azkena den Axular Isturinen aurka jasotako porrota ahaztu eta bigarren dagoen Usurbilen aurkakoa izango dute larunbatean 16:00etan. Etxean ariko diren beste bi taldeak kadete mailako mutilenak izango dira. A taldea laugarren postuan dago Ostadarri 4 eta 3 irabazi ostean. Larunbatean 11:30ean, seigarren dagoen Tolosaren bisita izango dute. B taldeak berriz, jipoi handi samarra jaso zuen Lazkaoren aurka. Punturik batu ezinda jarraitzen dute eta Ordiziaren aurka ariko dira egun berean 9:30ean.

Bestelakoan, jubenil mutilek Danenaren zelaian jokatuko dute ostiralean 12:00etan. Idiazabalen aurka 2 eta 3 galdu zuten azken partidan eta punturik gabe jarraitzen dute. Beste taldeek ez dute partidarik izango asteburuan. Gorengo mailako neskek bana berdindu zuten Mutrikun eta hirugarren postuan daude. Kadete neskek 3 eta 1 irabazi zioten Bergarari. Garaipen horrekin zortzigarren postuan kokatu dira. Infantiletan, Aralar Intxurreko neskek 2 eta 3 irabazi zuten Tolosan eta sailkapeneko hirugarrenak dira. Mutilek ere irabazi egin zuten. Urnietaren aurka 0 eta 2 nagusitu ziren eta sailkapeneko lehen postuan jarraitzen dute, jokatutako guztia irabazita.