Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian
2020·01·15
Intxurreko futbolariek hiru partida jokatuko dituzte asteburuan Elorri futbol zelaian. Gorengo mailako neskek igoera fasea jokatzeko txartela lortu dute lehen fasearen amaieran. Zazpi taldeko ligaxka jokatzen hasiko dira eta lehen partida igandean 16:00etan jokatuko dute Elorri Euskaldunaren aurka. Jubenil mutilek kopako bigarren jardunaldiko neurketa izango dute larunbatean 15:30ean SANSEren aurka. Lehen jardunaldian 2 eta 1 galdu zuten alegiarrek Danenaren zelaian. Infanil mutilek berriz, denboraldiko hamaikagarren garaipena izango dute helburu larunbatean 11:00etan Billabonaren aurka. Iragan asteburuan hamargarren partida irabazi zuten 0 eta 5 eta jokaturiko guztia irabazita lehen postuan sendo jarraitzen dute.
Bestelakoan, erregional mutilek Euskaldunaren zelaian jokatuko dute larunbatean 15:30ean. Azken partidan 5 eta 1 irabazi zioten Urolari eta igoera faserako txartela ematen duen laugarren postuan daude azken bi partiden atarian. Kadete mutilek kopako partidak izango dituzte. A taldeak bana berdindu zuen lehen partidan Ostadarren aurka eta larunbatean 12:30ean Lazkaon jokatuko du. B taldeak berriz porrotarekin ekin zion ibiliari Hernaniren aurka 0 eta 7 galduta. Egun eta ordu berean Danenaren zelaian ariko dira. Maila bereko neskek 1 eta 3 galdu zuten Ilintxaren aurka. Bosgarrenak dira eta larunbatean 13:30ean Goierri Gorriren aurka ariko dira Beasainen. Infantil neskek ere talde bereko futbolarien aurka jokatuko dute egun berean 15:30ea Ordizian. Iragan astean 1 eta 3 galdu zuten Danenaren aurka eta hirugarren postuan daude.