Berriak
2020·02·12
Asteburuan hiru futbol partida jokatuko dira Elorri zelaian. Infantil mailako neskek lehen faseko azken partida izango dute eta sailkapenean beraiekin berdinduta dagoen Tolosaren aurka ariko dira larunbatean 9:00etan. Iragan asteburuan 6 eta 3 galdu zuten Euskaldunaren kontra. Elorrin jokatuko diren diren beste bi partidak kopa jokatzen ari diren kadete mailako mutilenak izango dira. A taldeak 3 eta 2 irabazi zion Idiazabali. Bigarrenak dira eta Beasain liderraren aurka jokatuko dute larunbatean 10:30ean. Beste taldeak 0 eta 3 galduz zuen Billabonaren aurka. Zazpigarrenak dira eta laugarren dagoen Usurbilen bisita jasoko dute egun berean 12:30ean.
Etxetik kanpo ariko direnen inguruan, infantil mailako Aralar Intxurreko mutilek, lehen ligaxka amaituta, txapeldunen faseko lehen partida jokatuko dute igandean 12:00etan Billabonan. Lehen fase horretan hamalau partida jokatu dituzte eta guztiak irabaztea lortu dute, marka bikaina lortuz. Azken neurketa 4 eta 2 irabazi zuten Urnietaren aurka erregional mutilek Antigua Luberriren zelaian jokatuko dute igandean 13:00ean. Azken partidan Asoleusen aurka 4 eta 1 irabazi zuten eta lehen postuan dira alegiarrak. Jubenil mutilek 1 eta 6 galdu zuten Billabonaren aurka eta bosgarren daude. Igandean 10:30ean Seguran jokatuko dute. Azkenik, gorengo zein kadete mailako neskek partidak izango dituzten asteburuan iragan asteko atsedenaren ostean. Gorengoek Leintz Aloñaren zelaian jokatuko dute igandean 16:30ean eta kadetek Leintz Arizmendiri egingo diote bisita larunbatean 12:30ean.