Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian
Erregionalak eta infantilak larunbatean ariko dira eta kadeteak igandean
2024·12·11
Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian. Infantil mutilek kopako neurketa izango dute larunbatean 9:00etan Beasainen aurka. Erregionalek Bergararen aurka jokatuko dute 12:00etan eta igandean 12:30ean, kadeteak Urolaren aurka ariko dira. Azpian dituzue aurreko asteko emaitzak eta aste honetako partidak.
TALDEA | AURREKO ASTEKO EMAITZA | ASTEBURUKO PARTIDA | ORDUTEGIA |
Erregionalak | Intxurre-Bergara | Larunbatean 12:00etan Elorrin. | |
Ohorezko mailako jubenilak | Lagun Onak 5-1 Intxurre | Euskalduna-Intxurre | Igandean 12:00etan Andoainen |
Gorengo mailako kadeteak | Zestoa 5-3 Intxurre | Intxurre-Urola | Igandean 12:30ean Elorrin |
Lehen mailako kadeteak | Intxurre 0-5 Aiztondo | ||
Infantilak | Intxurre 7-1 Idiazabal | Urnieta-Intxurre | Larunbatean 10:00etan Urnietan |
Infantilak | Intxurre-Beasain | Larunbatean 9:00etan Elorrin | |
Infantillak | Intxurre 1-4 Goierri Gorri | Goierri Gorri-Intxurre | Igandean 10:00etan Ordizian |