Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian
Larunbatean gizonezko zein emakumezko kadeteen txanda izango da eta igandean infantil mutilena
2025·01·09
Intxurreko futbolarien hiru partida ikusi ahal izango dira asteburuan Elorri zelaian. Larunbatean 10:00etan kadete neskek Goierri Gorriren aurka jokatuko dute eta 12:30ean gorengo mailako kadete mutilak Zarautzen aurka ariko dira. Igandean 10:00etan infantil mutilek Danenaren aurkakoa izango dute. Hemen partida guztien zerrenda:
TALDEA | PARTIDA | NOIZ ETA NON |
Erregionalak | Beasain-Intxurre | Larunbatean 18:45ean Beasainen. |
Gorengo kadeteak | Intxurre-Zarautz | Larunbatean 12:30ean Elorrin. |
Lehen mailako kadeteak | Intxurre-Goierri Gorri | Larunbatean 10:00etan Elorrin. |
Infantilak | Orioko-Intxurre | Larunbatean 13:30ean Orion. |
Infantilak | Intxurre-Danena | Igandean 10:00etan Elorrin. |
Infantilak | Anaitasuna-Intxurre | Larunbatean 9:15ean Azkoitian. |