Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian
Kadete neskak eta infantil mailako neska zein mutilak izango dira etxean ariko direnak
2025·01·22
Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian. Kadete neskek kopako partida izango dute igandean 12:00etan Lagun Onaken aurka. Infantil neskek egun berean 10:00etan Ilintxaren aurka jokatuko dute eta maila bereko mutilek, Urolaren aurka jokatuko dute larunbatean 11:00etan. Jarraian duzue partida guztiei buruzko informazioa.
TALDEA | IRAGAN ASTEBURUKO PARTIDA | ASTEBURU HONETAKO PARTIDA | NON ETA NOIZ |
Erregionalak | Intxurre 5-2 Tolosa | - | - |
Jubenilak | Intxurre 1-0 Usurbil | Vasconia-Intxurre | Igandean 17:00etan Puion. |
Kadete mutilak | Intxurre 0-2 Zumaiako | Antigua Luberri-Intxurre | Igandean 17:25ean Berion. |
Kadete neskak | - | Intxurre-Lagun Onak | Igandean 12:00etan Elorrin. |
Infantil mutilak | Intxurre 7-4 Tolosa | Lazkao-Intxurre | Larunbatean 9:30ean Lazkaon. |
Infantil mutilak | Urola 1-1 Intxurre | Intxurre-Urola B | Larunbatean 11:00etan Elorrin. |
Infantil neskak | Intxurre 11-1 Zarautz | Intxurre-Ilintxa | Igandean 10:00etan Elorrin. |