Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian

Erregionalak eta jubenilak larunbatean ariko dira eta infantilak igandean

2025·01·29


Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian. Larunbatean 15:30ean erregionalek igoera faseko lehen jardunaldiko partida izango dute Lengokoaken aurka. Ondoren, 18:00etan, ohorezko mailako jubenilen txanda izango da eta Zumaiakoren aurka ariko dira. Azkenik, igandean 16:00etan, infantilek Texas Lasartearraren aurkakoa izango dute. Jarraian duzue partida guztiei buruzko informazioa.

TALDEA IRAGAN ASTEBURUKO PARTIDA ASTEBURU HONETAKO PARTIDA NOIZ ETA NON
Erregionalak - Intxurre Lengokoak Larunbatean 15:30ean Elorrin.
Ohorezko mailako jubenilak Vasconia 1-1 Intxurre Intxurre-Zumaiako Larunbatean 18:00etan Elorrin.
Gorengo mailako kadeteak Antigua Luberri 1-4 Intxurre Lazkao-Intxurre Igandean 16:00etan Lazkaon.
Lehen mailako kadeteak Intxurre 1-1 Lagun Onak Zestoa-Intxurre Larunbatean 11:00etan Zestoan.
Infantilak Lazkao 3-3 Intxurre Intxurre-Texas Lasartearra Igandean 16:00etan Elorrin.
Infantilak Intxurre 1-1 Urola Bergara-Intxurre Igandean 16:00etan Bergaran.
Infantilak Intxurre 6-1 Ilintxa Tolosa-Intxurre Larunbatean 14:15ean Tolosan.