Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira bihar eta larunbatean Elorri zelaian

Lehen mailako jubenil mutilak eta ohorezko mailako kadete mutilak bihar ariko dira eta infantil mailako neskek larunbatean jokatuko dute

2023·10·11


Intxurreko futbolarien hiru partida ikusi ahal izango dira bihar, osteguna, eta larunbatean Elorri zelaian. Lehen mailako jubenilak 1 eta 4 irabazi zuten Andoainen eta Ostadarren aurka lidertza defendatuko dute ostegunean 12:00etan. Ohorezko mailako kadete mutilek Tolosaren aurkakoa izango dute egun berean 16:00etan. Beasainen 5 eta 0 galdu zuten eta sailkapenean gora egiteko hiru puntuak lortzea ez zaie gaizki etorriko alegiarrei. Infantil mailan, neskek atsedena izan zuten eta larunbatean 11:00etan Goierri Gorriren aurka ariko dira.

Bestelakoan, erregionalek hiruna berdindu zuten Euskalduna Andoaindarraren aurka. Zazpigarrenak dira puntu batekin eta beraien atzetik dagoen Tolosaren aurka jokatuko dute ostegunean 10:00etan Seguran. Jubeniletan, gorengo mailakoek bana berdindu zuten Bergararen aurka etxean. Hirugarrenak dira eta seigarren dagoen Anaitasunaren zelaian jokatuko dute larunbatean 16:30ean. Azkenik, infantil mutilek Lazkaoren aurkakoa izango dute ostegunean 10:00etan, asteburuan Urolaren aurka jokatu beharreko partida bertan behera geratu ostean.