Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira Elorri zelaian larunbatean

Erregionalak eta jubenil mailako bi taldeak izango dira etxean ariko direnak

2023·11·15


Intxurreko futbolariek hiru partida jokatuko dituzte etxean larunbatean. Erregional mutilek Idiazabalen aurka jokatuko dute 15:30ean. Alegiarrek bana berdindu zuten Lazkao liderraren zelaian eta laugarrenak dira sailkapenean.  Gorengo mailako jubenilek lidertza defendatuko dute egun berean 11:30ean Zumaiakoren aurka. Burumendiren zelaian 2 eta 4 irabazi zuten alegiarrek azken partidan. Lehen mailakoek berriz atsedena izan zuten asteburuan eta bigarren postuan iritsiko dira larunbatean 18:00etan Texas liderraren aurka jokatuko duten lehiara.

Bestelakoan, ohorezko mailako kadeteek 2 eta 6 galdu zuten Zarautzen aurka. 14garrenak dira eta larunbatean 11:30ean Anaitasunari egingo diote bisita. Infantiletan, mutilek 4 eta 8 irabazi zuten Idiazabalen. Bigarren postuan daude eta asteburuan atsedena izango dute. Neskek berriz amaitu dute lehen fasea. Mondragonen 3 eta 1 galdu zuten eta bosgarren postuan amaitu dute. Kopa izango dute hurrengo lehiaketa.