Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira larunbatean Elorri zelaian
2023·03·15
Intxurreko futbolariek hiru partida jokatuko dituzte larunbatean Elorri zelaian. Erregionalek Beti Onaren aurkakoa izango dute kopan larunbatean 16:00etan. Iragan asteburuan hiruna berdindu zuten Pasaian eta sailkapeneko bosgarrena eta laugarrena izango dira aurrez aurre. Infantiletan, mutilek 0 eta 3 irabazi zuten kopan. Hirugarrenak dira eta bigarren dagoen Lazkaoren bisita izango dute larunbatean 12:00etan. Neskek berriz, 7 eta 0 galdu zuten eta seigarren postuan daude, bosgarren dagoen Aiztondoren aurka larunbatean 10:30ean kopako partida jokatu aurretik.
Jubenilak eta kadeteak etxetik kanpo ariko dira. Ostadarri 4 eta 2 irabazita igoera faseko lidertzan diren jubenilek bigarren dagoen Danenaren zelaian jokatuko dute larnbatean 18:15ean. Ohorezko mailako kadeteek 2 eta 1 irabazi zioten Urkiri. Bosgarren postuan daude eta bigarren dagoen Amaikak Baten kontra ariko dira larunbatean 12:00etan etxetik kanpo.