Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira larunbatean Elorri zelaian
2023·09·27

Intxurreko futbolarien hiru neurketa ikusi ahal izango dira larunbatean Elorri zelaian. Lehen mailako jubenilek Lazkaon 1 eta 7 irabaziz hasi zuten denboraldia eta larunbatean 15:30ean bigarren garaipena lortu nahiko dute Segura Goierriren aurka. Ohorezko mailako kadete mutilek Ilintxaren aurka jokatuko dute egun berean 11:15ean. Azken partidan 3 eta 1 galdu zuten Mondragonen zelaian. Etxean ariko den hirugarren taldea infantil neskena izango da. Denboraldiko lehen partida jokatuko dute larunbatean 9:30ean Tolosaren aurka.
Etxetik kanpo ariko direnen artean, erregional mutilek denboraldiko lehen puntuak batu nahiko dituzte larunbatean 16.30ean Idizabalen lehen partidan Lazkaoren aurka 1 eta 7 galdu ostean. Gorengo mailako jubenilek 6 eta 0 irabazi zuten Tolosaren aurka. Lehen postuan daude eta laugarren dagoen Danenaren zelaian ariko dira igandean 12:30ean. Azkenik, infantil mutilek 7 eta 1 irabazi zioten Tolosari eta Aizkorri Goierriren zelaian jokatuko dute larunbatean 11:30ean.