Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira larunbatean Elorri zelaian

Erregional, gorengo jubenil eta infantil mutilen taldeak izango dira etxean ariko direnak

2023·10·05


Larunbatean Intxurreko hiru talderen partidak ikusi ahal izango dira Elorri zelaian. Erregional mutilek Euskalduna Andoaindarra taldearen aurkakoa izango dute larunbatean 15:30ean. Iragan asteburuan 3 eta 0 galdu zuten Idiazabalen eta punturik gabe jarraitzen dute. Gorengo mailako gizonezko jubenilek Bergararen aurkakoa izango dute egun berean 18:00etan. Danenaren zelaian aritu ziren igandean eta 1 eta 3 irabazi zuten, lidertza sendotuz. Infantil mailako mutilek Urolaren aurkakoa izango dute larunbatean bertan 11:30ean. Aizkorri Goierriren ekin zioten denboraldiari asteburuan eta 4 eta 1 galdu zuten.

Lehen mailako gizonezko jubenilek Segura Goierriren aurka jokatu zuten iragan asteburuan eta 1 eta 2 galdu zuten. Hurrengo neurketa Euskalduna Andoaindarraren zelaian jokatuko dute larunbatean 12:30ean. Ohorezko mailako kadete mutilek Beasainen jokatuko dute larunbatean 11:30ean. Ilintxaren aurkakoa izan zuten azken partida eta lehen hiru puntuak batu zituzten 4 eta 2 irabazita. Azkenik, infantil mailako neskek Tolosaren aurka jokatuz ekin zioten denboraldiari eta 0 eta 3 galdu zuten. Asteburuan atsedena izango dute.