Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira larunbatean Elorri zelaian

Gizonezko erregionalak, jubenilak eta kadeteak izango dira etxean ariko direnak

2023·10·25


Larunbatean Intxurreko futbol taldeen hiru partida jokatuko dira Elorri zelaian. Erregional mutilek Ostadarren aurkakoa izango dute larunbatean 15:30ean. Alegiarrek 0 eta 1 irabazi zuten Texasen zelaian eta seigarren postuan daude lau punturekin. Lehen mailako jubenilek 2 eta 3 irabazi zuten Billabonan eta lidertzan jarraitzen dute jokaturiko guztia irabazita. Bolada onari jarraipena ematen ahaleginduko dira egun berean 18:00etan seigarren dagoen Danenaren aurka. Etxean ariko den hirugarren taldea kadeteen ohorezko mailakoa izango da. Zumaian 3 eta 0 galdu zuten eta larunbatean 11:00etan Danena liderraren bisita izango dute.

Etxetik kanpo ariko direnen inguruan, gorengo mailako jubenilek Beasainen jokatuko dute larunbatean 16:00etan. Billabonaren aurka bosna berdindu zuten eta laugarren postuan daude. Infantiletan, mutilek Ordizian jokatuko dute larunbatean 9:30ean. Bigarrenak dira Mondragoni 5 eta 1 irabazi ostean. Neskek 1 eta 5 irabazi zuten Urolaren zelaian eta hirugarren postuan daude, egun berean 13:15ean Goierri Gorriren zelaian jokatu aurretik.