Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira larunbatean Elorri zelaian

Gorengo mailako jubenilak eta infantil mailako bi taldeak izango dira etxean ariko direnak

2023·11·02


Intxurreko futbolarien hiru partida ikusi ahal izango dira larunbatean Elorri zelaian. Gorengo mailako jubenilek 0 eta 1 irabazi zuten Beasainen eta hirugarren postuan daude. Beraien aurretik dagoen Ilintxaren aurka jokatuko dute larunbatean 16:00etan. Infantiletan, mutilek 0 eta 3 irabazi zuten Ordizian. Bigarrenak dira eta Beasainen bisita izango dute larunbatean 10:00etan. Maila bereko neskek 4 eta 1 galdu zuten Goierri Gorriren aurka. Bosgarren postuan daude eta hirugarren dagoen Bergararen aurka ariko dira egun berean 12:00etan.

Bestelakoan, erregionalek 4 eta 0 irabazi zioten Ostadarri. Bosgarrenak dira eta larunbatean 18:00etan azkena dagoen Usurbilen zelaian puntuen zakua gizentzen jarraitzeko aukera izango dute. Lehen mailako jubenilek 2 eta 0 irabazi zioten Danenari. Bigarrenak dira eta larunbatean 18:00etan Urnietan jokatuko dute. Azkenik, ohorezko mailako kadeteek 0 eta 4 galdu zuten Danenaren kontra eta egun berean 11:00etan Lagun Onaken zelaian sailkapeneko beheko postuetatik ihes egiteko puntuak batzen ahaleginduko dira.