Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira larunbatean Elorri zelaian

Jubenilak eta infantil mailako neskak eta mutilak izango dira etxean ariko direnak

2024·02·21


Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira larunbatean Elorri zelaian. Gorengo mailako jubenilek lehen postua mantendu nahiko dute 16:00etan Anaitasunaren aurka. Iragan asteburuan 1 eta 2 irabazi zuten Bergaran. Infantil neskek kopako partida izango dute 12:00etan Zarautzen aurka. Zumaiakori 2 eta 1 irabazi zioten eta bigarren postuan dira alegiarrak. Maila bereko mutilek 5 eta 0 galdu zuten Burumendiren aurka txapeldunen fasean. Zortzigarrenak dira eta Anaitasunaren bisita izango dute 10.00etan.

Bestelakoan, erregionalek 3 eta 1 irabazi zioten Mutrikuri kopan. Bigarren daude eta igandean 17:30ean Azpeitian jokatuko dute Ikasberriren kontra. Ohorezko mailako kadeteek 2 eta 3 galdu zuten Beasainen aurka eta larunbatean 17:30ean Tolosan jokatuko dute.

Lehen mailako jubenilek 3 eta 1 galdu zuten Texasen aurka lehen faseko azken partida. Bigarren amaitu dute eta igoera fasea jokatzen hasiko dira.