Berriak
Atzealdea Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira larunbatean Elorri zelaian
Jubenil, kadete eta infantil mutilen taldeak izango dira etxean ariko direnak
2024·11·13
Intxurreko futbolarien hiru partida ikusi ahal izango dira larunbatean Elorri zelaian. Kadete mutilek Beasainen aurka jokatuko dute 10:00etan, infantilek Tolosaren aurka 13:30ean eta ohorezko mailako jubenilek Mondragonen kontra 17:00etan. Jarraian dituzue iragan asteburuko emaitzak eta jardunaldi honetako partida guztiak.
TALDEA | AZKEN JARDUNALDIKO EMAITZA | ASTEBURU HONETAKO PARTIDA | ORDUTEGIA |
Erregionalak | Tolosa 1-0 Intxurre | Euskalduna-Intxurre | Larunbata 17:00etan Andoainen |
Ohorezko mailako jubenilak | Beasain 0-2 Intxurre | Intxurre-Mondragon | Larunbata 17:00etan Elorrin |
Gorengo mailako kadeteak | Reala 6-1 Intxurre | Intxurre-Beasain | Larunbata 10:00etan Elorrin |
Lehen mailako kadeteak | Goierri Gorri 5-5 Intxurre | Euskalduna-Intxurre | Larunbata 15:00etan Andoainen |
Infantilak | Hernani 0-4 Intxurre | Intxurre-Tolosa | Larunbata 13:30ean Elorrin |
Infantilak | Intxurre 4-2 Lagun Onak | Tolosa-Intxurre | Larunbata 10:30ean Tolosan |
Infantilak | Atsedena | Mutriku-Intxurre | Larunbata 14:00etan Mutrikun |