Berriak

Atzealdea Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira larunbatean Elorrin

Jubenilak, kadeteak eta infantilak izango dira etxean ariko direnak

2025·05·06


Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira larunbatean Elorri zelaian. 10:00etan infantilek Billabonaren aurka jokatuko dute. 12:30ean kadeteak Danenaren aurka ariko dira eta 16:00etan jubenilek Real Unionen aurkakoa izango dute. Jarraian dituzue aurreko asteburuko emaitzak eta jardunaldi honetako partidak.

TALDEA AZKEN EMAITZA ASTEBURUKO PARTIDA NOIZ ETA NON
Erregionala Gure Txokoa 0-1 Intxurre Internacional-Intxurre Larunbatean 18:45ean Donostian.
Jubenilak Elgoibar 2-5 Intxurre Intxurre-Real Union Larunbatean 16:00etan Elorrin.
Kadeteak Urola 8-0 Intxurre Intxurre-Danena Larunbatean 12:30ean Elorrin.
Kadeteak Intxurre 4-3 Aiztondo Goierri Gorri-Intxurre Larunbatean 15:30ean Lazkaon.
Infantilak Mondragon 0-0 Intxurre Intxurre-Billabona Larunbatean 10.00etan Elorrin.
Infantilak Intxurre 1-1 Tolosa Amaikak Bat-Intxurre Larunbatean 9:15ean Deban.